
| Zer da? LANIN Oiartzungo Udalaren zerbitzua da eta laguntza teknikoa eta ekonomikoa eskaintzen die herriko enpresa txiki eta ertainei, mikroproiektu praktikoak, azkarrak eta errazak garatzeko. Proiektu horien xedea da hizkuntzak hobeto kudeatzea eta euskararen presentzia eta erabilera indartu. Laguntza horien bidez, enpresaren irudia, produktuak, zerbitzuak eta langiroa hobetu nahi dira. Enpresa bakoitzaren helburu, ezaugarri eta erritmora egokitutako proiektuak. Berehalako emaitzak. Oiartzungo Udalaren dirulaguntzarekin. Karga administratibo txikia. *ADI: Eusko Jaurlaritzaren LanHitz dirulaguntza ere bateragarria da. Zer hobetu eta zertarako? - Enpresak proiektatzen duen irudia hobetzea. Logoa, errotuluak, publizitate-euskarriak, telefono bidezko arreta, webgunea eta presentzia digitala modernizatzea, erakargarriagoak izateko.
- Enplegatuekiko harremana hobetzea. Barne-komunikazioak eta langileen harrera- eta kudeaketa-dokumentuak egokitzea, plantillaren aniztasuna errespetatzeko, langileak motibatzeko eta kohesionatzeko. Talentua mantentzeko eta erakartzeko palanka bat da.
- Euskaraz hitz egiten den lurraldeetan zerbitzuak eta produktuak eskaintzen dituzten enpresen kasuan, zerbitzu eta produktu horiek bezeroen beharrei eta nahiei erantzuteko diseinatu, enpresa lehiakorragoak izateko.
- Enpresaren gizarte-erantzukizuna hobetzea. Oiartzun bezalako udalerri euskaldun bateko erronka sozialetan laguntzea, inplikatzea eta modu positiboan eragitea, enpresaren eta berau hartzen duen komunitatearen ongizatea eta garapen iraunkorra bermatzeko.
Doako laguntza: 5, 10 edo 20 orduko aholkularitza espezializatua eta pertsonlizatua: Informazioa, ereduak, praktika onak eta zerbitzuak. - Itzulpen eta zuzenketa zerbitzua: webguneak, errotuluak, agiriak... Terminologia zalantzak. Dokumentu eredu elebidunak sortu.
- Diagnostikoak. Enpresaren beharrak aztertzeko metodologia, tresnak eta laguntza. Hizkuntzek enpresari dakarkioten balioa identifikatu.
- Hizkuntza politika eta enpresak ondo funtzionatzeko irizpideak.
- Euskaraz aritzeko eskaintza aktiboa.
- Hizkuntza-ohiturak aldatzeko teknikak. Euskaraldia, Ariguneak, uler-saioak, mintzatratuak...
- .eus domeinua eskuratzeko laguntzak eta sare sozialak kudeatzeko.
- Setsibilizatzeko saioak.
- Euskara ikastaroak eta finantzazioa.
- Euskaraz lan egiteko teknologia berriak.
- Enpresaren hizkuntza gaitasun mapa.
- Ekitaldiak eta batzarrak antolatzeko gida eta laguntza.
- Diploma eta Ziurtagiriak lortzeko laguntza.
Dirulaguntzei buruzko informazioa eta eskaera egiteko laguntza. Erraza da LANIN zerbitzuarekin lan egitea: - LANIN zerbitzuarekin harremanetan jarri.
- Beharrak identifikatu eta egoera hobetzeko mikroproiektu bat definitu.
- Mirkoproiektua abiatu eta ezarri.
- (Dirulaguntza eskatu)
- Emaitzak baloratu.
Lotura interesgarriak Dirulaguntza deialdiak Oiartzun LANIN bloga lotura honetan LANIN podcasta Oiartzun irratian lotura honetan Erakunde batean landu daitezkeen hainbat esparru |