Herri ekonomiaz ariko dira herriko eragile eta adituak asteazkenean

Merkataritza ttikia suspertzeko egitasmoaren baitan antolatu da saioa

Merkataritza ttikia suspertzeko egitasmoaren baitan, Udalak eta herriko zenbait eragilek (Alternatiben Oihartzuna, Arraztalo, Oarso Labore, Azmarrin, LAB, Ernai eta Antiju Morik) herri ekonomiari buruzko jardunaldia antolatu dute. Saioa asteazkenean (hilak 30) izango da, 19etan hasita Manuel Lekuona bibliotekan. Herritar guztiak gonbidatuta daude.

Jardunaldietan hiru gai landuko dira: lehenengo, Andoni Egiak Ekonomia sozial eraldatzailea... kapitalismoari alternatiba erreal bat? izango du hizpide; ondoren, herriko hiru ekimenetako (Arraztalo, Elika eta Oarso Labore) kideek elikaduraren esperruan Oiartzun burujabeari buruz hitz egingo dute. Jardunaldietako azkeneko zatian, Hiritik At-eko kideek merkataritza ttikiari buruzko hausnarketa plazaratuko dute.

Gehigarriak

Herri ekonomiaz ariko dira herriko eragile eta adituak asteazkenean