12 merkatari eta ostalari euskara ikasten hasi dira

12 merkatari eta ostalari euskara eskolak hartzen hasi dira, Udalak finantzatu eta Ttur-Ttur Euskaltzaleon Bilguneak kudeatzen duen Euskara merkataritzara egitasmoaren baitan. Aurten, bi talde osatu dira izena eman duten ostalari eta merkatariekin.

Intxixu AEK-ko Lur Mitxelena irakasle dutela, 60 orduko ikastaroa egingo dute, bezeroekin komunikatzeko oinarrizko euskara ikasteko.

Parte hartzen ari diren ostalari eta merkatariak klase askotako establezimendutako langileak dira: Talaia poligonoko Mas x menos; Mamut merkatalguneko Beti Auro kafetegia, Metro2, Alicia estetika zentroa, Stock Factory eta Zoocentro; Arraguako Alhambra taberna; eta Elizaldeko Txara kafetegia, Irubide taberna, protesikoen laborategia Banco Sabadell.

Gehigarriak

12 merkatari eta ostalari euskara ikasten hasi dira