Martxoko egitarau interesgarria antolatu du Oiartzungo Feministen Asanbladak

Datorren ostiralean hasiko dira ekintzak

Oiartzungo Feministen Asanbladak (Antiju Morik, HELTA, Killirikupe, norbanakoak, Ernai, Haurtzaro Ikastola, Elizalde Herri Eskola eta Udala) Emakumeen Nazioarteko Egunaren harira egitaraua osatu eta aurkeztu du. Heriko beste eragile batzuek ere lagundu dute egitaraua osatzen: Oiartzungo Antzerkizale Elkarteak eta Abaraxka ludotekak, besteak beste.

Antolatu diren hitzaldietarako haur-zaintza zerbitzua eskainiko da. Aldez aurretik eskatu beharko da antijumorik.oiartzun@gmail.com helbidera idatzita. Bazkari feministan menu begetarianoa eskatzeko aukera ere izango da. Horretarako ere helbide berera idatzi behar da.

EGITARAUA:

Martxoak 3, ostirala: Gu, Euskaldunako emakumeak dokumentala eta Araitz Rodriguez gidoigilearekin solasaldia (udaletxeko areto nagusia, 18:00).

Martxoak 5, igandea: Lilatoia (08:55eko autobusa).

Martxoaren 6tik 10era: Oiartzungo emakumeen lanen erakusketa (Manuel Lekuona biblioteka, 10:00-12:00 eta 17:00-19:00).

Martxoak 8, asteazkena:

- LH 5. mailako ikasleekin, Emakumeak kazetaritzan tailerra Goiatz Labandibar eta Mirari Martiarenarekin (udaletxeko areto nagusia, 11:00).

- Feministak plazara! ekimena eta pintxo-topa (Doneztebe plaza, 17:30).

- Eskualdeko manifestazioa Errenteria-Oreretan (18:55eko autobusa).

Martxoak 10, ostirala: Mari Carmen Basterretxearen Euskal Herria, kultura matrilineala liburuaren aurkezpena (udaletxeko areto nagusia, 18:00).

Martxoak 11, larunbata: Emakume feministen bazkaria (Joxixionia, 14:00). Aurrez, sarrerak 18 €tan salgai Amazkar tabernan eta Garmendi txokoaltegian.

Martxoak 12, igandea: Kitto! Nik utziko dut antzerkia (udaletxeko areto nagusia, 19:00. Sarrera: 5 €).

Martxoak 17, ostirala: Mahai-ingurua: Emakumea eta hezkuntza (Manuel Lekuona biblioteka, 18:00).

Martxoak 24, ostirala: Emakumea eta espetxea: Borroka armatua eta kartzelak liburu aurkezpena Oihana Etxebarrieta egilearen eskutik eta herriko emakume preso ohiekin solasaldia (udaletxeko areto nagusia, 18:00).

 

Gehigarriak

Martxoko egitarau interesgarria antolatu du Oiartzungo Feministen Asanbladak