Martxoko udalbatzarra, asteazken honetan
12 puntu izango dituzte aztergai.
Astebete aurreratu dute hilabete honetako ohiko udalbatzarra, Aste Santuko oporrak direla eta. Etzi egingo dute martxokoa. Ordutegian ez da aldaketarik izango: 18:00etan ekingo diote bilkurari. 12 gai hauek jorratuko dituzte hautetsiek:
- Aurreko batzarrari dagokion aktaren onarpena.
- Oiartzungo Udalaren sexu-jazarpenaren, sexuan oinarritutako jazarpenaren eta bestelako jokabide diskriminatzaileen aurreko lehen protokoloa onartzea.
- Energia elektrikoaren, gasaren, uraren eta hidrokarburoen garraiorako instalazioen alde udal jabari publikoaren erabilera pribatibo eta aprobetxamendu bereziagatik tasari eragiten dion Zerga Ordenantzaren zuzenketa onartzea.
- Oiartzungo Udala eta Soinuenea Fundazioaren arteko lankidetza hitzarmena onartzea eta haren baitako 2024ko dirulaguntza ordaintzea.
- Elorrondo kaleko 66an igogailua jartzeko obra baimenari lotutako likidazioan hobaria aplikatzea.
- Beste ekitaldietako ordainagiriak baliogabetzea eta dagokionean itzulpenak egitea eta ordezko agiri zuzenak igortzea.
- 02/2024 zenbakiko kreditu aldaketa onartzea.
- 2023 ekitaldiko aurrekontuaren likidazioaren berri ematea.
- 01/2024 zenbakiko kreditu aldaketaren berri ematea.
- 2023ko Finantza Kontroleko planari buruzko ekintza planaren berri ematea.
- Beste organoen jardueraren jarraipena.
- Eskari-galderak.
Hauteskunde mahaien zozketa, ostegunean
Bigarren udal osoko batzar bat ere aurreikusi dute ostegunean. Apirilaren 21ean izango diren Eusko Legebiltzarreko hauteskundeetako mahaiak osatzeko zozketa egiteko izango da ezohiko deialdia (ezingo dute asteazkeneko plenoan egin, hauteskunde egutegiak zozketa 21a baino lehen ezin dela egin ezartzen duelako).
8:30ean egingo dute zozketa publikoa eta ostegunean bertan hasiko dira udaltzainak mahaikide izatea egokitu zaienei jakinarazpenak banatzen.
Gehigarriak