Ikusi abuztuak 6ko argazkiak.
Haurren Egunarekin agurtu zituzten 2024ko xanistebanak. Azken egunean ere giro ezin hobea egon zen herrian. 690 lagun elkartu ziren arkume jatean, bosgarren jai egunaz gozatzeko. Bapo bazkaldu eta ederki ibili ziren gero txarangarekin dantzan. Haur eta gaztetxoek ere gozatu ederra hartu zuten Landetxen antolatutako jolas-parkean.
Gauean, ikaragarria izan zen Puro Relajo taldearen kontzertua ikusteko plazan bildu zen jendetza. Xabaleko iturritik Kastrokoraino, jendez lepo egon zen Done Eztebe plaza.
Hemen azken eguneko argazkiak.
2024 © Oiartzungo Udala. Lege Oharra | Erabilerreztasuna | Cookiei buruzko oharra | Datuen Babeserako politika