Astelehenetik aurrera, ohiko ordutegia Xorrolan eta bibliotekan

Arratsaldez ere emango dute zerbitzua.

Abuztua bukatuta, ohiko ordutegira itzuliko dira Xorrola eta Manuel Lekuona biblioteka. Irailaren 2tik aurrera, astelehenetik ostiralera goiz eta arratsaldez emango dute zerbitzua autobusak eta liburutegiak.

Biblioteka 9:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 20:00etara egongo da zabalik (larunbatetan 9:00etatik 13:00etara). Ikasle Gela egunero egongo da irekita, 9:00etatik 22:00etara.

Xorrolak 7:10ean egingo du lehen itzulia, eta 22:10ean azkena, ordu erdiro Arraguatik abiatuta (larunbatetan 7:10etik 15:10era).

Gehigarriak

Astelehenetik aurrera, ohiko ordutegia Xorrolan eta bibliotekan