Bihar irekiko da HELTAko ikastaroetan izena emateko epea

Para leerlo en castellano, queremos invitarle a utilizar el traductor neuronal que el Gobierno Vasco ha puesto al servicio de la ciudadanía: Aquí

El ayuntamiento dispone de versiones en castellano de sus publicaciones periódicas. Se pueden recibir pidiéndolo a la dirección: komunikazio@oiartzun.eus

Irailaren 1etik 11ra egongo da zabalik HELTAko ikastaroetan aurrematrikulatzeko aukera.

Mota guztietako 21 ikastaro antolatu dituzte: ariketa mentala, bertsolaritza, ehoziria, egur taila, euskal dantzak, gimnasia, gitarra, joste lanak, luzaketak, margolaritza, estresa gainditzeko teknikak, patchwork, pilates, pilates terapeutikoa, tai chi, yoga, zaharberritzea, dantza latinoamerikarrak, masajea, zaintzailea zaintzen eta argazkilaritza. Ikastaro guztien informazioa www.helta.eus helbidan eskuratu daiteke.

Bi aukera egongo dira aurre-matrikula egiteko: irailaren 1etik 11ra online, www.helta.eus orrialdean, eta irailaren 5etik 9ra aurrez aurre, Karaez kaleko lokalean (10:00etatik 12:00etara eta 17:00etatik 19:00etara). Irailaren 20an onartutakoen zerrenda argitaratuko eta orduan irekiko da ordainketa egiteko epea.

55 urtetik gorakoek eta Oiartzunen erroldatuta daudenek lehentasuna izango dute. 85 euroko prezioa izango du herrikoentzat (115 euro Oiartzunen erroldatuta ez daudenek).

“Zaintzailea zaintzen” hiru hilabeteko ikastaroa izango da ikasturte honetako berrikuntza nagusiena. Tailer honen nondik norakoak azaltzeko aurkezpen bilera irekia antolatu duten irailaren 21ean, 10:00etan Karaez kaleko lokalean.

HELTA elkartea duela 25 urte sortu zuen emakume talde batek, herriko emakume helduak sozializatzeko helburuarekin. Oiartzungo Udalaren laguntzarekin, helduen hezkuntza eta garapenaren inguruan formazio ekintzak eta pertsonen integrazioaren aldeko jarduera eta ikastarok antolatzen ditu. Arrakasta handia izaten dute ikastaro hauek eta aurreko ikasturtean 750 matrikula egon ziren.

Gehigarriak

Bihar irekiko da HELTAko ikastaroetan izena emateko epea

Fitxategiak