Para leerlo en castellano, queremos invitarle a utilizar el traductor neuronal que el Gobierno Vasco ha puesto al servicio de la ciudadanía: Aquí
El ayuntamiento dispone de versiones en castellano de sus publicaciones periódicas. Se pueden recibir pidiéndolo a la dirección: komunikazio@oiartzun.eus
Hautazkoa ez den bakardade egoeran dauden Oiartzungo helduen bizi kalitatea hobetzeko Zaintzadi proiektu publiko-komunitarioa abian jarri zuen udaberrian Udalak. Baliabide gutxi dituzten eta inguruko pertsonen laguntza jasotzen ez duten 55 urtetik gorako pertsonen beharrak ezagutu eta hauei erantzuteko esku hartze sozio hezitzailea eta komunitarioa martxan jarri nahi du, Oiartzungo eragile eta herritarrak ere prozesuan inplikatuz.
45 elkarrizketa eta 185 inkesta
Proiektuaren lehen fasean, bakardade egoera ez hautatuan bizi diren pertsonen beharrei erantzuteko Oiartzunen ditugun baliabideak, sare komunitarioak, herri dinamikak eta mugak zein diren aztertu dira. Herriko 27 eragileetako 45 pertsonekin elkartu dira proiektuko dinamizatzaileak. Gainera, 185 pertsonek erantzun dute gaiaren inguruan zabaldutako inkesta.
Informazio horrekin guztiarekin, bakardadeak duen eraginaren diagnostikoa egin eta herrian honi aurre egiteko ditugun aktibo eta baliabideak identifikatu dituzte.
Emaitzen eta hurrengo pausoen aurkezpena astelehenean
Diagnostikoaren emaitzak aurkeztuko dituzte astelehenean, azaroak 28, 19:00etan pleno aretoan. Proiektuaren hurrengo pausoak zein izango diren ere azalduko dute.
Aurkezpena irekia izango da eta herritar era eragileak bertan parte hartzera gonbidatu nahi ditu Udalak, erronka honi guztion artean modu kolektiboan erantzuna emateko.
2024 © Oiartzungo Udala. Lege Oharra | Erabilerreztasuna | Cookiei buruzko oharra | Datuen Babeserako politika