Oiartzungo ‘Oroimenaren txokoa’ izango da Arizmendieneako lorategia

Para leerlo en castellano, queremos invitarle a utilizar el traductor neuronal que el Gobierno Vasco ha puesto al servicio de la ciudadanía: Aquí

El ayuntamiento dispone de versiones en castellano de sus publicaciones periódicas. Se pueden recibir pidiéndolo a la dirección: komunikazio@oiartzun.eus

2018an Oiartzungo Udaleko bi talde politikoen kontsentsuarekin gatazka politikoaren eta indarkeria politikoaren eraginez herrian sortutako Giza Eskubideen urraketa guztien egia ezagutzen eta errekonozimentu eta erreparazioaren bidea jorratzen hasi zen Udala.

Aranzadirekin elkarlanean, urraketa horien testigantzak jaso, dokumentatu eta webgune batean biltzen ari dira. Otsailaren 4an aurkeztuko dute orain arte egindako lana, 12:00etan. Arizmendieneako lorategian izango da ekitaldi publikoa.

Oroimenaren txokoaren inaugurazioa

Giza Eskubideen urraketak pairatu dituztenei aitortza eta erreparaziorako, Antton Mendizabalek egindako “Iragorri” eskultura jarriko dute Arizmendieneako lorategian. Ikur hau erabili da orain arteko ekitaldietan aitortza egiteko, eta “Oroimenaren txokoa” izendatuko duten gunean ere eskultura hau jarriko dute.

Aitortza hori denboran iraunaraziko duen gunea izango da aurrerantzean Arizmendieneako txokoa. Oiartzunen indarkeria politikoak eragindako sufrimendua aitortzeko eta egiaren konplexutasuna dimentsionatzeko. Isilarazi eta ezkutatutako sufrimendu horientzako atsedengunea izango da.

Gehigarriak

Oiartzungo ‘Oroimenaren txokoa’ izango da Arizmendieneako lorategia