Para leerlo en castellano, queremos invitarle a utilizar el traductor neuronal que el Gobierno Vasco ha puesto al servicio de la ciudadanía: Aquí
El ayuntamiento dispone de versiones en castellano de sus publicaciones periódicas. Se pueden recibir pidiéndolo a la dirección: komunikazio@oiartzun.eus
Martxoaren 10ean zabalduko dituzte Landetxeko ateak. Hainbeste urtez amestutako proiektuaz gozatzen hasteko aukera izango dute oiartzuarrek datorren astetik aurrera.
Oiartzungo behar estrategiko nagusiei erantzuna emango dien eraikina izango da: kultur aretoa du, jubilatuen egoitza bertan kokatuko da eta euskalgintzaren elkargunea izango da eta ongizate sail osoa Fermiñene etxean kokatzea ahalbidetuko du.
Herriko bizitza eraldatuko duen espazio berriari ongietorria egin eta oiartzuarrek ezagutzeko aukera izan dezaten ekitaldi ugari antolatu ditu Udalak martxoko bigarren astebururako.
Irekiera ekitaldia, ate irekiak eta ikuskizunak
Sarrerak non eskuratu
Ikuskizunetarako sarrerak martxoaren 6an jarriko dira salgai Oiartzungo Udalaren webgunean, ‘Irati’ filmarenak 3 euroan eta Kukai Dantza Taldearen emanaldikoak 5 euroan.
Martxoaren 9an ere Landetxeko leihatilan erosteko aukera izango da (aretoko sarrera nagusiaren ondoan), 17:00etatik 18:00etara. Gainera, sarrerarik geratuko balitz (248 eserleku ditu aretoak), ikuskizun bakoitza hasi baino ordu bete lehenago ere erosteko aukera egongo da leihatilan.
2024 © Oiartzungo Udala. Lege Oharra | Erabilerreztasuna | Cookiei buruzko oharra | Datuen Babeserako politika