Hainbat plan egiteko aukera izango da abuztuan Oiartzunen

Para leerlo en castellano, queremos invitarle a utilizar el traductor neuronal que el Gobierno Vasco ha puesto al servicio de la ciudadanía: Aquí

El ayuntamiento dispone de versiones en castellano de sus publicaciones periódicas. Se pueden recibir pidiéndolo a la dirección: komunikazio@oiartzun.eus

Gorriz markatuta izaten dituzte abuztuko lehen egunak oiartzuar gehienek. Hilaren 2tik 6ra izango da xanistebanak, baina aurretik hasiko da jai-giroa herrian. Festak iragartzeko kultur ekitaldia egingo dute abuztuaren 1ean eta hainbat erakusketa eta kirol ekitaldi ere izango dira aurretik.

Abuztuaren 7tik aurrera ere hainbat plan antolatu dituzte herrian gelditzen direnek eta kanpotik datozenek zer gozatua izan dezaten. Herriko festei Karrikakoek hartuko diete erreleboa. Abuztuaren 11tik 15era egingo dituzte. Ondarearekin eta naturarekin lotutako planak egiteko aukera ere izango da. Asteazkeneko Tren Berdea aterako da Oiartzungo plazatik Arditurrira. Done Eztebe eliza edo Arizmendienea bisitatzeko aukera ere izango da asteazken, ostiral eta asteburuetan. Abuztuko azken larunbatean Irulegiko aztarnategira doako ibilaldia ere antolatu du Udalak (datozen egunetan emango ditu xehetasunak).

Abuztuko herriko agenda hemen ikus daiteke.

Gehigarriak

Hainbat plan egiteko aukera izango da abuztuan Oiartzunen

Fitxategiak