Maiatzeko ohiko udalbatzarra, bihar
Para leerlo en castellano, queremos invitarle a utilizar el traductor neuronal que el Gobierno Vasco ha puesto al servicio de la ciudadanía: Aquí
El ayuntamiento dispone de versiones en castellano de sus publicaciones periódicas. Se pueden recibir pidiéndolo a la dirección: komunikazio@oiartzun.eus
Hilabeteko azken asteazkena izaki, udalbatzaren ohiko osoko bilkura egingo dute bihar, maiatzak 29. 18:00etan elkartuko zinegotziak pleno aretoan eta 10 puntu hauek izango dituzte eztabaidagai:
- Aurreko batzarrei dagozkien akten onarpena.
- Errenterian gertatutako eraso matxista bati buruzko Oiartzungo Mugimendu Feministaren mozioaren onarpena, EHBildu udal taldeak bereganatutakoa
- Altzibarko ALT-6 eremuko erregimen bereziko 12 etxebizitza tasatuen esleipenerako zozketan parte hartzeko onartuen eta baztertuen zerrendaren behin behingo onarpena.
- Arditurriko plano inklinatuko harmailak, eskulekua eta argiteria jartzeko (2. Fasea) obra onura publikokoa izendatzea eta OTASA, S.A.ri emandako obra baimenari dagokion zergan hobaria aplikatzea.
- 2025 urteko Oiartzungo udalerriko jai eguna izendatzea.
- Beste ekitaldietako ordainagiriak baliogabetzea.
- Gaiaren urgentzia onartu ondoren, hala badagokio, Herri Bideen Inbentarioko “195-196 Andrearriaga Bidea”n egindako usurpazioa aldentzeko jabari publiko ondasuna berreskuratzeko espedientea hastea.
- Udal herri bide bat mugarritzeko erabakiari jarritako helegitearen amaieraren berri ematea.
- Beste organoen jardueraren jarraipena.
- Eskari-galderak.
Gehigarriak