Kantuan dabiltzan herritarrei harrera egingo die Udalak 24an

Para leerlo en castellano, queremos invitarle a utilizar el traductor neuronal que el Gobierno Vasco ha puesto al servicio de la ciudadanía: Aquí

El ayuntamiento dispone de versiones en castellano de sus publicaciones periódicas. Se pueden recibir pidiéndolo a la dirección: komunikazio@oiartzun.eus

2024ko gabonak ate joka ditugu dagoeneko. Abenduaren 24an, egunak argitu orduko, herria musika doinuz betetzen zaigu. Ohiturari jarraituz, etxez etxe eta auzoz auzo kantuan eta eskean ibiliko dira aurtengoan ere ehundaka oiartzuar.

Kalez kale ibiliko diren herritar guztiei harrera egingo die Udalak, elkarrekin abestu eta neguari ongi etorria egiteko. Izan ere, Joana Mendiburu alkateak adierazi duenez, “herritarrok urteko garai hau ezberdin bizitzen dugun arren, ezin uka dezakegu garai polita izaten dela ingurukoengana hurbildu eta elkar goxatzeko”. Horregatik, 24an 12:30ean Doneztebe plazan elkartzera gonbidatu ditu oiartzuarrak, “komunitatea egiten eta sarea josten jarraitzeko”.

Gehigarriak

Kantuan dabiltzan herritarrei harrera egingo die Udalak 24an