2025 apirilak 4ko datarekin eta 631zbk. duen dekretu bidez, 2025erako ikuskizunak eta jolas-jarduerak egiteko establezimenduak eta tokiak ixteko ordutegi orokorra luzatzeko egutegia onartu zuen alkateak.
Bestalde, establezimendu mota bakoitzaren ordutegiak gogorarazten dira.
Udal Batzak, 2025ko martxoaren 26an eginiko bileran, hasiera batez onartu du 2025-KALD-000002-00 zk.a duen Kreditu Aldaketarako Espedientea, kreditu gehigarrien modalitateari dagokiona, Oiartzungo Udalaren 2025eko Aurrekontuaren barruan.
Gipuzkoako Lurralde Historikoko Toki Erakundeen Aurrekontuen, abenduaren 19ko 21/2003 Foru Arau bidez onartutako 34.3 artikuluan xedatutakoa betez, aipatu espedientea jendeari erakusten zaio ondorengo arau hauen arabera:
a) Erakutsita dagoen lekua: Kontuhartzailetza.
b) Espedientea aztertzeko eta, hala badagokio, erreklamazioak aurkezteko epea: hamabost lanegun, iragarki hau Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo lanegunetik hasita.
c) Honako hauek erreklamazioak jar ditzakete: 21/2003 Foru Arauaren 17.1 artikuluan aipatzen diren interesatuek.
d) Inpugnatzeko arrazoiak: aipatu Foru Arauren 17.2 artikuluan adierazitakoak eta ordenamendu juridikoa urratzea.
e) Aurkezteko bulegoa: Udaletxeko Sarrera Erregistro Orokorrean.
f) Erreklamazioak jasotzen dituen organoa: Udal Batza..
Jendeari erakusteko epea igarotzen bada inolako erreklamazio edo oharpenik jaso gabe, kreditu aldaketarako espedientea onartutzat joko da behin-betiko, beste erabakirik hartu behar izan gabe.
Oiartzungo Udalbatzak, 2025eko urtarrilaren 29an egindako bilkuran, besteak beste, honako akordioa hartu zuen:
Lehenengoa.- Oiartzungo Hiri Antolaketako Plan Orokorraren Ordewnantzaren aldaketa puntuala idaztea erabakitzea eta 3. aldaketarako prozedura hastea, "udalerriko erabilera turistikoak eta turismo-ostatuko establezimenduen hirigintza-antolamenduari dagokiona".
Bigarrena.- Prozedurak agintzen duen Harritarren Partaidetzarako Programa onartzea eta Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren egoitza elektroniko honetan argitaratzea.
Hirugarrena.- Eusko Jaurlaritzako eta Gipuzkoako Foru Aldundiko organoei informazio eskatzea dauden arriskuei eta ingurumen-baldintzatzaileei, kultura-ondarearen babesari eta natura ingurumenari buruz, antolamenduak errespetatu beharrekoak badira.
Laugarrena.- 2/2006 Lurzoru eta Hirigintzari buruzko Legearen 85. artikuluaren arabera, urtebetez aipatu turismo-ostatuak baimentzeko lizentziak bertan behera uztea erabakitzen da, honako xehetasunarekin: Oiartzungo Hiri Antolaketako Plan Orokorrean (87 zk.ko GAO, 2015/05/12koan) hiri-lurzoru eta lurzoru urbanizagarriaren sailkapena duten lurretan, eremu hauek salbuetsita: ELI-3B, LAN-1A, ARR-3A eta LIN-8”.
Bostgarrena.- Alkateari ahalmena ematea, plangintzako irizpideak eta helburuak finkatu arte, gainerako izapideekin jarraitzeko.
Oiartzungo Udalak Oiartzungo Onura Publikoa duen 2.063.2 Kausua mendiko Gainbeltz eremuan, 138 eta 118 unaden zati batean, dauden egurren ustiaketa esleitzeko lehiaketa hastea erabaki du, esleitzaileak egur horien erabateko mozketa gauzatu beharko duelarik, 2025eko martxoaren 31rako, Baldintza Teknikoen Agirian jasotzen denarekin adostasunean.
Gehieneko aurrekontua 30.900 eurokoa da, %21eko BEZa barne. Parte hartzaileek beren eskaintzetan prezio hori hobetu ahal izango dute, ezarritako kopurutik gorako eskaintza eginez eta bestelako kopuru zehatz eta finko bat proposatuz. Eskaintzaren bat ezarritako kopurutik beherakoa baldin bada, zuzenean baztertua izango da.
Proposamenak aurkezteko epea 20 egun naturalekoa izango da, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean iragarkia argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita.
Parte hartzeko baldintzak eta proposamenak aurkezteko modua Baldintza Ekonomiko-Administratibo Zehatzen Agirian daude jasota.
Oiartzungo Udalak Oiartzungo udalerrian dauden eta ingurumen balioak galtzeko arriskuan izan daitezkeen eremuak edo landa lursailak eskuratzeko lehiaketa hastea erabaki du, bertako espezie, baso eta ekosistemen kontserbazioa indartzeko eta bioaniztasunaren galera geldituko duten politikak sustatzeko helburu nagusiarekin, baita egurgintza eredu jasangarriago bat martxan jartzeko ere.
Lehiaketarako aurrekontua 25.000 eurokoa da. Lursailak eskuratu ahal izango dira, aurrekontu hori agortu arte. Halaber, lursail guztietarako, ezarritako gehieneko hektareako prezioa 3.500 eurokoa da, zergak barne.
Parte hartzaileek beren eskaintzetan lursail bakoitzaren hektareako prezioa zehaztu beharko dute, Udalak ezarritako prezioa hobetuz, hau da, 3.500 euro/Ha-ko kopurua baino txikiagoa den beste kopuru zehatz eta finko bat proposatuz. Parte hartzaileek egindako eskaintza horiek ezingo dute gainditu ezarritako gehieneko hektareako prezioa, ezta aurrekontuan zehazten den guztizko zenbatekoa ere. Ezarritako gehieneko hektareako prezioa edo aurrekontuaren kopuru osoa gainditzen duten eskaintzak zuzenean baztertuak izango dira.
Proposamenak aurkezteko epea 30 egun naturalekoa izango da, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean iragarkia argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita.
Parte hartzeko baldintzak, landa lursailek eduki beharreko ezaugarriak eta proposamenak aurkezteko eta baloratzeko modua Baldintza Ekonomiko-Administratibo Zehatzen Agirian daude jasota.
2024ko urriaren 30ean egindako bilkuran Udal Osoak 2022-2024 ekitaldietarako Dirulaguntzen Plan Estrategikoaren 5. aldaketa onartu zuen, hain zuzen ere, 5. lerro estrategikoan (ingurumena eta landa garapena) programa berri bat jasotzekoa (ikus xehetasunak eranskineko fitxategian).
Erabakia jendaurrean jarriko da 30 egun balioduneko epean, azaroaren 11tik abenduaren 23ra arte, nahi duenak espedientea aztertu eta alegazioak edo erreklamazioak aurkezteko, hala nahi izanez gero. Epea igarota alegaziorik aurkeztuko ez balitz, 5. aldaketa behin betiko onartutzat joko da.
2024ko urriaren 30ean egindako bilkuran Udal Osoak 2025-2027 ekitaldietarako Dirulaguntzen Plan Estrategikoari hasierano onarpena eman zion.
Erabakia jendaurrean jarriko da 30 egun balioduneko epean, azaroaren 11tik abenduaren 23ra arte, nahi duenak espedientea aztertu eta alegazioak edo erreklamazioak aurkezteko, hala nahi izanez gero. Epea igarota alegaziorik aurkeztuko ez balitz, 2025-2027 ekitaldietako Dirulaguntzen Plan Estrategikoa onartutzat joko da behin betikoz.
“Estudio de Detalle de la subárea LAN-1A del polígono de Lanbarren. Septiembre 2024”, aprobación inicial y plazo de alegaciones.
Oiartzungo Udal Osoak, 2024ko irailaren 25ean egindako bilkuran, Oiartzungo Klima eta Energia Jasangarriaren Tokiko Plana hasieraz onartu zuen.
Era berean, espedientea jendaurrean jartzea erabaki zuen hilabetez, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitalpena egin eta biharamunetik kontatzen hasita. Argitalpena 2024/10/07an egingo da, beraz, alegazio edo ekarpenak aurkezteko epea 2024/10/08tik 2024/11/08ra artekoa izango da.
Jendaurreko epea amaiturik, Osoko Bilkurak alegazioak ebatzi eta behin betiko onarpena emango dio. Alegaziorik ez balego, Plana behin betiko izaeraz onartutzat joko da beste akordiorik gabe. Edozein kasutan, behin betiko onarpenaren iragarkia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da eta Planaren testu osoa udalaren egoitza elektronikoan.
Guztion ezaguerarako argitaratzen dena.
2025 © Oiartzungo Udala. Lege Oharra | Erabilerreztasuna | Cookiei buruzko oharra | Datuen Babeserako politika