MotxianEby lehiaketa hastear da

Urriaren 10etik azaroaren 18ra bidal daitezke bideoak

Oarsoaldeko Euskara Batzordeak eta Buruntzaldeako Udal Euskara Zerbitzuak modu bateratuan antolatu dute aurten ere MotxianEby 2016 sketx lehiaketa eta DBH 1., 2., 3. eta 4. mailako ikasleek har dezakete parte.

Lehiaketako gaia librea da eta talde bakoitzeko parte-hartzaile kopuruak eta aurkez daitezkeen lan kopuruak ere ez du mugarik izango. Aurkeztutako lanek gutxi gorabehera minutu bateko iraupena izan behar dute (50"-70") eta teknika desberdinak erabiliz sortu daitezke (stop motion, meme, bideoa...).

Sketxak edozein dispositibo erabiliz grabatu daitezke eta derrigorrez euskaraz mintzatutako audioa izan behar dute, bai bertan azaltzen diren abestien letrak edo hitzez edo idatziz azaltzen den guztia.

Lanak aurkezteko epea urriaren 10etik azaroaren 18ra izango da eta epaimahaiak kontuan hartuko ditu umorea, letra originala den, karakterizazioaeta ikus-entzunezkoaren aspektu teknikoak.

Lehiaketan parte hartuz gero, honako sariak eskuratu ahal izango dira:

1. saria: 300 €ko saria (eskualde bakoitzean)

2. saria: 200 €ko saria (eskualde bakoitzean)

Herri bakoitzeko bozkatuena: 50 €ko saria

Sketxak whatsapp bidez (608 170 384) edo e-postaz (kaixo@motxianeby.eus) bidal daitezke.

Informazio guztia hemen.

Ausartu parodia egile bihurtzen! 

Gehigarriak

MotxianEby lehiaketa hastear da