Ibarreko bidegorriko tunelak egonkortzeko lanak egiten hasi da Udala

140.000 €ko inbertsioa izango da

Ibarre pareko bidegorriko tunelak egonkortzeko lanak hasi dira. Aste honetan, goiko tunel barrua eta kanpoko ezponda egonkortzeko lanak hasi dira. Bukatzean, beheko tunelean lan horiek berak egingo dira.

Aurreikuspenen arabera, bi hilabeteko iraupena izango dute lanek eta 140.833 €ko inbertsioa egin du Udalak.

Azterketa geologikoaren ondorioa

Duela lau hilabete inguru, goiko tuneleko pendizaren puska bat erori zen. Bidegorriko erabiltzaileen segurtasuna bermatzeko tunela itxi zen eta azterketa geologikoa egiteko eskatu zuen Udalak.

Bi tuneletan egindako azterketa horien emaitzen ondorio izan dira aste honetan hasi diren lanak.

Gehigarriak

Ibarreko bidegorriko tunelak egonkortzeko lanak egiten hasi da Udala