Oiartzungo Udalak oiartzuarrak gonbidatu ditu ekitaldira
Lartaun abesbatzak gonbidatuta, Noaingo Valle de Elorz abesbatzak kontzertua eskainiko du udaletxeko areto nagusian azaroaren 6an (igandea), 18:30ean.
Pasa den maiatzean, Lartaun abesbatzak Noainen abestu zuen. Bi abesbatzen arteko elkartrukearen bigarren zatia da Oiartzungo kontzertua.
Valle de Elorz abesbatza mistoa da. Oso errepertorio berezia lantzen du: flamenkoa, zarzuelak, habanerak, folklorea... Denetik entzuteko aukera izango da ordubeteko kontzertuan.
Oiartzungo Udalak herritarrak gonbidatu nahi ditu abesbatza honen kontzertua, giro polita jartzen baitute. Bestetik, Lartaun abesbatzari eskerrak eman nahi dizkio 51 urteko ibilbide oparoarengatik eta, abesbatzen musika herriare hurbiltzen eta Oiartzungo izen kantuz beste tokietara eramaten egiten duen lanarengatik.
2024 © Oiartzungo Udala. Lege Oharra | Erabilerreztasuna | Cookiei buruzko oharra | Datuen Babeserako politika