Sagardo Egunean nerabeentzako jarrera osasungarriak bultzatuko dira

Udaleko Adingabeko Mahaiak eta antolatzaileek bat egin dute

Gizarte-Ongizate sailetik martxan dagoen Adingabeko Mahaiak eta Sagardo Eguneko antolatzaileek (Girizia Elkartea eta laguntzaleak) larunbatean herrian izango den festaren harira, nerabeentzako jarrera osasuntsuak babestuko dituztela adierazteko agerraldia egin dute gaur.

Adingabeko Mahaia nerabeen inguruko eragileek osatzen dute: Abaraxka; Agintzari; AGIPAD; Elizalde Herri Eskola; Elizalde Institutua; EHU; Gizarte-Ongizate, Gazteria eta Berdintasuneko udal teknikari eta zinegotziak; Haurtzaro Ikastola eta udaltzainak.Gazteen artean harreman eta ohitura osasuntsuak eta osasunaren inguruko balore positiboak landu eta trasmititzea dute helburu.

Heziketa guztion ardura denez, helburu hauek lortzeko guraso eta heldu guztien lankidetza ezinbestekoa da. Horregatik, Sagardo Eguna bezalako jaietan kontsumo arduratsuaren inguruan sentsibilizazio lanak duen garrantziaz jabetatuta, antolatzaileekin eta Sagardogileen Elkartearekin zenbait pauta adostu ditu Adingabeko Mahaiak. Honela, Sagardo Egunean adin txikikoei ez zaie alkoholik zerbitzatuko eta adin txikikoek eurek ez dute alkoholik zerbitzatuko.

Ekintzak Iturriozko skate parkean

Jarrera osasuntsuak sustatu eta gaztetxoentzako alternatibak eskaini asmoz, larunbatean Iturriozko Gaetxe ondoko skate parkean ekintzak izango dira arratsalde osoan zehar Muturreko Kirolak-ek antolatuta, Udalaren laguntzarekin eta Adingabeko Mahaiaren babesarekin.

16:00etan hasiko da fesa: scooter erakustaldia; hip-hop eta break dance saioak (Eli Carcedo eta Arantza Balentziagak gidatuta); graffiti tailerra; slackline zirkuitua... izango dira. Buakeran, afari-merienda izango da.

Eguraldi txarra eginez gero, ekintzak Elizalde Herri Eskolan egingo dira.

Gehigarriak

Sagardo Egunean nerabeentzako jarrera osasungarriak bultzatuko dira