Alkatearekin bilera prestatu dute gaur ikasleek Eskola Agenda 21eko Eskola Foroan

Mugikortasun iraunkorra landu dute ikasturtean zehar

Ikastetxetako (Haurtzaro Ikastola, Elizalde Herri Eskola, Elizalde Institutua) ikasle ordezkariak bildu dira gaur Eskola Foroan. Ikasturtean zehar mugikortasun iraunkorraren gaia landu dute ikasgeletan.

Datorren astean Jexux Leonet alkatearekin eta Ander Santesteban Mendi-Ingurumen teknikariarekin bilduko dira. Gaur, saio horretarako hartuko dituzten konpromisoak adostu, Udalari egingo dizkioten eskaerak erabaki eta Eskola Agenda 21 foroan parte hartu duten eragile guztien (ikasle, irakasle, guraso) balorazioa egin dute, taldeka.

Hurrengo saioa datorren asteartean (hilak 30) izango da, 10:30ean. Ikasturtea bukatzeko udalbatzar berezia izango da.

Gehigarriak

Alkatearekin bilera prestatu dute gaur ikasleek Eskola Agenda 21eko Eskola Foroan