Jarduera ekonomikoen zerga eta hondakinen tasa kobratuko ditu Udalak

Astelehenean (urriak 2) jarduera ekonomikoen gaineko zerga eta hondakinen tasa ordaintzeko epeak hasiko dira.

Bi kontzeptuak azaroaren 11 baino lehen ordaindu beharko dira. Kobraketak helbideratuta dituzten herritarrei urriaren 28an kobratuko zaie jarduera ekonomikoen gaineko zerga eta urriaren 31n, berriz, hondakinen tasari dagozkion kopuruak kobratuko ditu Udalak.