Iaz liztor beltzen 50 habiaren abisu jaso zituen Udalak

1.230 € bideratu dira liztor beltzaren kontrako kanpainara

Iaz, liztor beltzaren (Asiako liztor gisa ezagunagoa) 50 habiaren abisu jaso zituen Oiartzungo Udalak, maiatzetik abendua arte (kanpainak denbora hori irauten du). Horietkao 45 inaktibatu dira, baina beste hiru tratatzeko aukerarik ez zen izan, kokapena zela eta. Abisua emandako habiatako bi ez ziren liztor beltzarenak, beraz, beren horretan utzi dira.

Guztira, 1.230 € bideratu ditu Udalak liztor inbaditzaile honen kontra iaz. Habiak topatutako kokapen guztiak Gipuzkoako Foru Aldundiko Nekagip aplikazioan erregistratu ditu Udalak.

Udala eta Behemendiren arteko elkarlana

2014tik, Udal bakoitzak bere baliabideekin kendu eta inaktibatu behar ditu liztor beltzen habiak, Gipuzkoako Foru Aldundiaren protokoloak hala aginduta. Oiartzungo kasuan, Udalaren eta Behemendiren arteko elkarlanean garatzen da kanpaina. Behemendik bi laguneko brigada formatu zuen habiak kendu eta inaktibatzeko. Udalak habien abisua ematen dionean Behemendiri, brigadak habia biozidaz inaktibatzen du eta ahal den kasuetan, tokian bertan uzten du (protokoloak hala eskatzen duelako).

2011n hasi ziren liztor beltzaren habiak gure herrian ikusten. 2012an, arazo tamaina hartu zuen kontuak: 200 habiaren abisua jaso ziren eta suhiltzaileek guztiak kendu zituzten.

2017an 50 abisu jaso dira guztira, 2016an baino bat gutxiago.

Gehigarriak

Iaz liztor beltzen 50 habiaren abisu jaso zituen Udalak