Kirol Sarirako proposamenak jasoko dira otsailaren 4a arte

Hirugarren aldiz emango da errekonozimendua

Kirol Saria banatuko du Udalak hirugarren urtez. Kirolaren alde egindako lanarengatik, egindako ibilbidearengatik edo lortutako emaitzengatik nabarmendu diren oiartzuarrei aitortza egiteko saria da. Herritarrek proposamenak egiteko aukera izango dute gaurtik otsailaren 4a arte.

Hiru modu daude proposamenak helarazteko: eskolakirola@oiartzun.org-era idatzita, www.oiartzun.eus.edn edota Elorsoro kiroldegian jarriko den kutxan. Oiartzungo Kirol Aholku Kontseiluak aztertuko ditu jasotako proposamenak eta egokiena aukeratuko du.

Saria Kirol Astearen baitan banatuko da. Aurten, martxoaren 10etik 17ra izango da.

Aurreko bi edizioetan Girizia Elkarteko kirol sailek eta Haurtzaro Atletismo Taldeko sortzaile izan zen Periko Sanromak jaso zituzten Kirol Sariak.

Gehigarriak

Kirol Sarirako proposamenak jasoko dira otsailaren 4a arte