AISA programako izen-ematea irekita dago otsailaren 19a arte

Bost euroren truke, etorriberriek euskara eta euskal kulturara lehen hurbilpena egiteko aukera izango dute

AISA, Oiartzunera bizitzera etorri berri direnak euskara eta euskal kulturara lehen hurbilpena egiteko ikastaroa eskainiko da berriz ere. Izen-ematea martxan dago otsailaren 19a arte, Euskara zerbitzuan edo Intxixu AEK euskaltegian.

Eskolak otsailaren 26tik ekainaren 22a bitarte izango dira. Astean lau orduko eskolak izango dira, 60 orduko ikastaroa osatu arte. Matrikularen prezioa 5 € da. 

Helduei eskainitako ikastaroa da, Oarsoaldeko Euskara Batzordeak eta eskualdeko udalek sustatuta. Oiartzungo kasuan, Intxixu AEK euskaltegiko irakasleak izango dira taldea dinamizatzearen arduradunak.

Gehigarriak

AISA programako izen-ematea irekita dago otsailaren 19a arte