Hondakinen zerga ordaintzeko epea hasi da gaur

Hondakinen tasaren lehenengo seihilekoa ordaintzeko epea ireki da gaur. Ordainketa egiteko azkeneko eguna ekainaren 30a izango da. Euren zerga betebeharrak helbideratuak dituzten herritarrei maiatzaren 30ean kobratuko zaie dagokien kopurua.

Autokonposta egiten dutenek %20o hobaria izango dute zerga honetan.