Irekita dago Hazilan 14 Oarsoaldea egitasmoan izena emateko epea

20-44 urte arteko gazte tituludunei laguntzeko enplegu programa da

HAZILAN ekimenak enplegu bilaketan lagunduko dizu, gaitasun pertsonalak eta profesionalak hobetu edo garatzeko 80 ordutako hasierako prestakuntza prozesu bat eginez eta ondoren, norbere profil profesionalarekin lotura duen enpresatan aldi baterako praktikak egiteko aukera eskainiz.

191 pertsona dira jada Hazilan Oarsoaldea egitasmoan parte hartu dutenak eta programa bukatutakoan, %75ek baino gehiagok lana lortu dute. Programa honek parte-hartzaileei lana bilatzerako orduan motibazioa eta segurtasuna areagotzen laguntzen die, besteak beste.

Hasierako prestakuntza prozesuan hainbat gai jorratuko dira, beraien gaitasunak garatu eta enplegu aukerak areagotzeko xedez; zure lanbide-profila definitzea eta ahulguneak eta indarguneak aztertzea, hobetzeko teknikak, autoezagutza, talde-dinamikak; gizarte- eta komunikazio-trebetasunak, marka pertsonala, enplegua bilatzeko tresnak, proiektu pertsonalizatua garatzea... Eta zure egoera berean dauden taldeko beste kideekin egoteak dituen onurak.

Baldintzak

Aurreko edizioetan bezalaxe, HAZILANen parte hartzeko baldintzak hauek dira:

- 20 eta 44 urte bitarte edukitzea

- Goi Mailako formakuntza (FPII) eta/edo unibertsitateko titulua duten gazteei zuzendua, langabezian izatea.

Izen-ematea

Izen-ematea egiteko epea 2020ko irailaren 25a izango da.

Hemen eman izena: 

Jexux Leonetek, Oarsoaldea Garapen Agentziaren lehendakariak, baldintzak betetzen dituzten gazte guztiak programan parte hartzera animatu nahi ditu, aukera bikaina baita beraien egoera hobetzeko.

Informazioa

Informazio gehiago behar izanez gero, deitu 943 404 101 edo 943 510 200 telefono zenbakietara edota olibet@oarsoaldea.eus helbide elektronikora idatzi.

www.oarsoaldea.eus

Enpresentzat informazioa

- Eusko Jaurlaritzak onartutako egitasmoa da, Europako Gizarte Funtsak %50ean diruz laguntzen duena, eta Garepenek kudeatuko duena.

- Guztira 20 garapen agentziak parte hartuko dute. Oarsoaldean Eskualdeko Garapen Agentziak kudeatuko du.

- Egitasmoaren aurrekontu totala 6.000.000 € da. Oarsoaldeakoa, 300.000 € ingurukoa.

- Egitasmoaren helburua 2016-2020 urteetan 5.000 gazte lan-txertatze prozesuan laguntzea da eta horietarik %55a emakumezkoak izango dira.

- 5 urtetako iraupena izango du, urtez urteko deialdi bidez.

Programari buruzko informazio gehiago: hazilan.eus

Gehigarriak

Irekita dago Hazilan 14 Oarsoaldea egitasmoan izena emateko epea