Martxoaren 18an gure hilak oroitzeko festa egingo du Abaraxka Ludotekak

Omenaldirako proposamenak jasotzeko inkesta zabaldu dute.

2021eko martxoan landatu zuten Abaraxka Udal Ludotekako kideek Pirritx, Porrotx eta Marimototsek gure hilak oroitzeko emandako intxaurrondoa Ibargaingo lorategian.

Gure hilak berriz omentzeko festa antolatu du Abaraxka Ludotekak martxoaren 18an. 16:30ean izango da, Ibargain lorategiko intxaurrondoan. Herritarrek bertan parte hartzea nahi dute eta egunaren antolaketarako proposamenak jasotzeko inkesta jarri dute martxan. Guztion artean erabakiko dute nolako festa egin, bakoitzak zer eskainiko duen, ze musika entzun… Hemen egin daitezke iradokizunak: https://labur.eus/F5aQZ

Jasotako erantzunak landu eta denon artean 18ko hitzordua antolatzeko martxoaren 11n bilduko dira, 16:30ean Abaraxka Udal Ludotekan. Oiartzuar guztiak gonbidatu dituzte antolaketan eta festa egunean parte hartzera.

Gehigarriak

Martxoaren 18an gure hilak oroitzeko festa egingo du Abaraxka Ludotekak