Xanisteban Eguna ospatzeko aukera zabala

Auzoen arteko sokatira txapelketak 35. edizioa izango du aurten.

Xanisteban Egunean goizean goiz hasi da festa. Oraindik lotara joan ez zirenentzat edo esnatu berrientzat indar hartzeko gosaria izan da 7:00etan herriko plazan, egun nagusiko ekintza denez gozatzeko ezinbestekoa izango da eta!

Eguraldia dela eta, bertan behera gelditu dira AIAk 11:30etik aurrera antolatuta zituen ur puzgarriak. Arratsaldeko ipuin kontaketa eta merienda udaletxeko areto nagusian izango dira.

Abuztuak 3ko egitaraua:

  • Goizeko 07:00etan: GOSARI TXOW, Done Eztebe plazan. Antolatzailea: AIA.
  • Goizeko 07:00etan: SOKAMUTURRA, Beheko Plazan. Antolatzailea: Auzokalte Elkartea.
  • Goizeko 09:00etan: GOIZ ERESIA. Antolatzailea: Lartaun Txistulari Taldea.
  • Goizeko 10:30ean: Festetako EZKILA JOALDIAK. Antolatzailea: Oiartzungo ezkila-jotzaile taldea.
  • Goizeko 11:00etan: HERRI MEZA NAGUSIA, Done Eztebe Parrokian. Lartaun Abesbatza kantuan, Begoña Bergaretxe harmoniumean.
  • Ondoren: 46. KONTZERTU HERRIKOIA, Kontzejupean, Euskal doinu, kanta eta dantzetan oinarritutako emanaldia. Antolatzailea: Lartaun Txistulari Taldea.
  • Arratsaldeko 16:00etan: Madalensoro pilotalekuan, Oiartzungo Auzoen Arteko 35. SOKATIRA TXAPELKETA. Antolatzailea: Artaso Elkartea.
  • Arratsaldeko 16:30ean: Ipuin kontaketa 2-6 urte bitarteko haurrentzat, udaletxeko areto nagusian. Ondoren, merienda osasungarria. Antolatzailea: Elizaldeko Guraso Elkartea.
  • Arratsaldeko 19:30ean: DANTZA BILERA txistulariekin, Kastroko iturrian. Antolatzailea: Lartaun Txistulari Taldea.
  • Gaueko 23:00etan: Dantzaldia JANUS LESTER taldearekin, Done Eztebe plazan.
  • Ondoren: MIKELTXI DJa, Done Eztebe plazan.
  • Gaueko 23:30ean: Musika Jaialdia, Txosnagunean (antolatzaileak: Musika Batzordea).
    • MUGAN
    • ZULO

Gehigarriak

Xanisteban Eguna ospatzeko aukera zabala