Udako igerilekuaz gozatzeko azken egunak

Igande honetan bukatuko da denboraldia.

Eguraldi atsegina lagun, udako igerilekuan eguzkiaz eta uraz gozatzeko azken aukera izango dugu aste honetan. Igandean (hilak 10) itxiko da kanpoko udal igerilekua, hiru hilabeteren ondoren aurtengo denboraldiari bukaera emanez.

Egun horretan ere iraileko ohiko ordutegian egongo da irekita: 11:00etatik 20:00etara.

Gehigarriak

Udako igerilekuaz gozatzeko azken egunak