Bulego honetan Udaleko zerga errolda guztiak kudeatzen dira eta bakarkako kitapenak igortzen dira.

Bertan egin ditzakezun tramiteak:

  • Ordainagirien helbideratzeak
  • Jakinarazpenak jasotzeko helbideak aldatu
  • Eskualdaketak jakinarazi
  • Ur irakurketak eman
  • Erreklamazioak jarri
  • Hobari eta salbuespen eskaerak
  • Errolden inguruko edozein informazioa jaso

Zerga Ordenantzak

2017rako Udal Zerga ordenantzen aldaketak 2016ko azaroaren 21eko G.A.O.-n argitaratuak izan ziren.


Zerga Egutegia

Epemuga izan eta jakinarazpen orokorreko Udal zergak ordaintzeko borondatezko epeak hauek dira:

  • Ondasun Higiezinen gaineko Zerga (OHZ): maiatzaren 10etik ekainaren 30era.
  • Jarduera Ekonomikoaren gaineko Zerga (JEZ): urriaren 1etik azaroaren 10era.
  • Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen gaineko Zerga (TMIZ): martxoaren 1etik apirilaren 30era.
  • Zaborra:
    • 1. ordainketa: maiatzaren 2tik ekainaren 30era.
    • 2. ordainketa: urriaren 1etik azaroaren 10era
  • Ura eta estolderia. Fakturazioa hiruhilabeterokoa izango da, eta borondatezko ordainketa epea bi hilabetekoa.

Zerga egutegiaren iragarkiak kobratze iragarkia argitaratzeko funtzioa bete dezake.